Ikasleen modalitate presentzialerako sarbidea.
1.– Aurrez aurreko araubidean, helduen ikastetxeetan irakaskuntza arauturako sarbidea eduki
ahal izango dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulurik edo baliokiderik eduki
ez, eta hamazortzi urtetik gorakoak direnek edo dagokion ikasturte akademikoa hasten den urte
naturalean betetzen dituztenek.
2.– Salbuespenez, izena emateko aukera izango dute hamasei urtetik gorakoek edo matrikula
egindako urte naturalean hamasei urte betetzen dituztenek, betiere egoera hauetakoren batean
daudela frogatzen badute agiri bidez:
a) Norbere konturako zein besteren konturako langile gisa alta emanda egotea.
b) Maila handiko edo errendimendu handiko kirolaria izatea.
c) Hezkuntza-sisteman sartu berri diren atzerriko ikasleak, komunikazio-hizkuntza Euskal Autonomia
Erkidegoko hizkuntza koofizialetako bat ez dutenak.
3.– Aurreko apartatuetan deskribatutako egoeretan, alegatutako arrazoia egiaztatzeko agiriak
beharko dira.
4.– Ez dute Bigarren Hezkuntza egiteko Helduen Hezkuntzara sartzerik izango, baldin eta
Helduen Hezkuntzako ikastetxe batean matrikula egin nahi duten urtean Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako Graduatu-titulua lortzeko ikaskuntza ofizialetan matrikulatuta badaude.